2008-12-21

Loiola Indautxu 0 - Santutxu 11


.
Gure gol sorta handiena izan ahal da.La goleada de la liga.

11 golekin irabazi deutsagu Loyola Indautxuri.

Partidu oso erraza izan da. Hasieran aukera garbiak euki ditugu baina ez ditugu aprobetxatu. Hala ere hiru gol sartu ditugu bata centre baten bitartez , beste bat areaz kanpoko tiro baten bidez eta hirugarrena penalti baten bitartez. Haiek heldu, heldu dira baina faltaren bitartez, baina ez digute aukera garbirik sortu.

Niri kristonako sarrera egin didate eta ez dudana ulertzen, arbitroa Severo Gonzale Lekuek, mungikoa, internazionala eta lehenego mailan arbitroa ohia izanda, eta Maradonari txartel gorria aterata, ez duen txartel horia atera. Halan eta guztiz, Severo kristoen arbitroa da, euki dodan arbitrorik hoberena.
.
Bigarren zatia beste zortzi gol sartu ditugu, oso ondo edo erraz jolastu dugu, pase asko eman eta bi gol sartu ditut.

Zorionak eta urte berri on guztioi.

...

2008-12-14

Santutxu 1 - Leioa 6


Partiduari buruz ez dakit zer esan
Hurrengoa Loiola Indauntxuren kontra, eta Irabaziko Dugu

2008-12-06

Barakaldo 0 - Santutxu 1



Partidu gogor bat eta irabazi egin dugu. Uste dot oso ondo jolastu( edo kontrolatu) dugula.

Aukera asko euki ditugu, barakaldokoek bezela. Edonork ahal eban sartu golen bat.

Lehenego zati oso berdinduta egon da , aukera asko euki ditugu, haiek baita ere. Lehengo zatiko azken minutuan korner baten ondotioz ia ia sartu dugu.

Bigarren zatian oso ondo hasi gara, aukera asko euki ditugu; nik aukera garbi bet egin dut baina porteroak, Jonatanek, geldiketa ikusgarri bat egin dit. Eta azkenean iritzi da gola hainbeste aukeraren ondoren 15 minutu falta zirela, Willianek sartu du.

Jonatan, Aitor eta Beñeteri hurrengorarte.

Datorren astean Leioakoak datoz, eta ZERGAITIK EZ ?

2008-11-30

SANTUTXU 3 - RETUERTO 2



YA ERA HORA, bazen garaia irabazteko.

Azkenean partidu gogor eta zail batean, itzelako remontada ondorioz irabazi egin dugu.

Lehenego zatian nire gol ikusgarri batekin amaitu dugu lehen zatia, gola korner baten ondorioz etorri da.

Bigarren zatian eurek asko ez egin arren, bi gol sartu dizkigute eta 1 eta 2 arekin zirudien galduko genuela baina, guk aurrera jarraituz eta irabazi egin dugu, 5 minutu falta zirela.

Beste bi golak, Ruben Gonzalezek eta Kerman Cobosek sartu dituzte


AUPA SANTUTXU AHAL DUGULA!!!!!!!

Jonatan, Aitor, eta Beñat, barakaldokook hurrengoak zarie. Zapaturarte.


...

2008-11-22

Danok Bat 3 - Santutxu 1


Gaur, derbia Danok Bat-en kontra euki dogu.
.
Lehenego zatia bi zero ez dago gehiago esan beharrik. 7 minututan bi gol sartu dizkigutelako.
.
Bigarren zatia desberdina izan da, eta baita oso gogorra berdinketa lortzea. Bigarren zatian bakarrik hasi da berotzen partidua, 4 txartel gorri, bi entrenatzaileei eta beste bi gure taldekoei.
.
Ia ia bigarren zatia kontrolpean euki dogu partidua, eta eurek bakarrik urbildu dira jokaldi arraroetan, batzuk jokoz kanpo jokaldian , beste batzuk falta arraroen esker, eta dena, Danok Batekoek erraz irabaziko gintuztelakoan zeuden.
.
Baina guk aurrera jarraitu dugu eta partiduko lehen eta azkeneko gola sartu dugu. Falta baten bitartez. Gero 5 minutu geroago bigarren gola sartu dugu beste falta baten ondorioz, retxazean baina arbitroak anulatu egin du, uste zuelako jokoz kanpokoa zela. Sinestesiña
.
Azkenean partidu berotu egin da eta bi taldeko entrenatzaileei kalera bota die eta beste bi txartel gorriarekin nire taldeko biri.
.
Zoritxarrez ezin izan dugu partidua irabazi ez berdindu eta 8 jokalari eta porteroarekin bukatu dugu.
.
Hurrengo partidua Retuertoren kontra, eta zoritxarez eureentzako, irabazi, irabazi egin behar dogu ez, IRABAZIKO DUGULAKO.
...

2008-11-15

Santutxu 1 - Athletic Bilbao 2


.
Gora euskal selekzioa
.
Partidu hau oso gogorra izan da, ahal duguna egin dugu baina ezin izan dugu bigarren gola sartu.
.
Partidu osoan egon giñen berdinketaren bila, lehenik haiek lehenengo gola sartu ziguten retxaze baten ondorioz, gero azken minutuetan ia bigarren gola sartu ziguten.Zoritxarrez bigarren zatia hasi bezain laster bigarrena sartu ziguten.
.
Guk gure lehengo eta azkeneko gola sartu genuen korner baten ondorioz.
.
Eta hortik aurreara, sinestu genuen berdinketa lortu ahal genuela baina horrela amaitu zen partidua 1 eta bi athleticen alde. Kuriositate moduan eurak guk baino falta gehigo egin zituzten eta txartelak guk eraman genituen etxera.
...
Edozeneri irabazi ahal diogulako baina baina baina ......taldea......
.

2008-11-09

2008.11.9 ASTI LEKU 4 - SANTUTXU 2


Gaur, Portugaleten, Los Llanosen futbol zelaina egon gara, Ikastola Astileku kontra jolasten.

Behar genituen puntuak ez ditugu lortu, eta gainera Yerai gure porteroa gaur, epaileak bota du, penaltia eta laugarren gola sartu digute.

Partidan beti atzetik ibili gara, 1-1 (lehengo zatian), eta gero bigarren denbora 2-2, baina 25' minutuan hirugarrena sartu digute.

Gaur nire bizitzan lehenego aldiz nire lehen argazkiak atera dizkit nire aitak.

Baieztatu dit partidu guztietan aterako dizkidala.

Hurrengoa partida, Athletic-en kontra, eta "yes,we can"


..

2008-10-26

2008-10-25 SESTAO RIVER 2 - SANTUTXU 0


Partidu oso aspergarria izan da ez dira egon gol aukerarik.

Pentsatzen genuen 0-0 geldituko zala eta bigarren zatian bi aukera tonto batzuetatik etorri ziren golak.

70 minutu jolastu nuen, eta ez dut orandik partida bat osoa jolastu.

Hala eta guztiz guk penalti bat failatu genuen, sartuko bagenduan berdinketa lorzteko aukera izan ahal genuen, 5 mintu falta zirela

animo santutxu hurengoan irabaziko dugu eta Ugereagaren kontra LASAI.

Gero Retuertora joan nintzen Barakaldo eta Retueto partidua ikustera.

Zirudien Retuertok irbaziko zuela lehenengo zatian bat eta hutsekoa irabazten ziholako, baina gero barakaldok hiru gol sartu zituen eta etxera hiru punturekin joan zen.

Esan beharra dago Barakaldoren aurrelariak oso onak direla, eta ez dute barkatzen.

Saikapenean pila bat jende gauz 4 punturekin inguruan.

2008-10-20

2008.10.19 Santutxu 3 - Lauro 0



Partidu aspergarria izan zan batez ere lehenengo zatia.
.
Lehenego zati honetan eskerrak gol bat sartu genuela eukin genuen aukera bakarretik.
.
Baina bigarren zatia oso desberdina izan zen, batez ere azkeneko 20 minutuak. Gol aukera pilo bat euki genduzan eta bi gol bakarrik sartu genituen zoritxarrez. Baina heurek be euki eben aukera baten bat. baina ez hain argiak.




Gauza sinestezina gertatu jaten, bigarren denbora hasi bezain laster lehen minutuan txartel horia atera eustan arbitroak nire delegatuak edo entrenadoreak ez ebalako ezer ere ez esan arbitroari kambioagatik.
.
Ni harrituta gelditu nintzen. Eta uste dot armailan zegoen jende ere bai.

Nik, nire ustez ondo jokatu nuen eta gol aukera batzuk euki nituen. Baten bat oso argi ikusi nituen.
Baina ez didate atzera botatzen beti bakarrik izan harren.
.
Entrenatzera noa, eta hurrengo partida, Sestao-ren kontra.
.
Agur
Increible, me sacan tarjeta amarilla, sin saberlo, pues ni el delegado ni el entrenador le comunicaron el cambio. Empece a jugar con una amarilla. Partido soso, solo se animó al final. A aprender euskara

2008-10-11

2008-10-07 Bigarren partidua, AMOREBIETA -SANTUTXU

Ligako bigarren partidua Amorebieta izango da.

Gehienak urte bat gehiagokoak.

Denek daukate gainera metro 1 eta 80 gutxienez.

Aninmo aber zer eiten dogun Txolonen.



Azkenean be 1 eta 1 gelditu gara. Oso ondo jolastu dut eta gainera garrantsitsuena nik sartu dudala berdinketaren gola azken minutuetan, 30 segundu falta zirelarik.

Lehenengo zatia aspergarria izan da, talde bakoitzak auketra garbi bakarra euki du.

Baina eskerrak guk porteroa oso ona euki euki dugula, geldiketa bikainak egin dituelako.

Lehenego zatian, hala ere, gol aukera garbi bat euki dogu, baselina bat eginda, baina goregi joan da. Lehenego zatian oso gutxitan euki dogu baloiaren posizioa.

Eta bigarren zatian hasi dira heurek gol aukerak eukitzen. Lehenengo Amorebietak sartu du 26 minutuan.

Hortik aurrera partidua berotzen hasi da eta arbitroak hiru txartel hori atera ditu.

Partida galduta geneukala zirudienean, azken minutuan aukera bakarretik gola sartu dut. baloia aurrelariari pasatu eta berak aurrera egineza azken lerroraino atzera botatako baloi batetik kriston zartakoa eman diot zetorkidan baloiari eta eskuadratik sartu dut.

Azkenaan puntu batekin irten gara amorebietatik.

Nik oso ondo olgeu dot eta baloi pilo bat berreskuratu ditut.

Gainera jokaldi asko sorrarazi ditut.


..



El que quiera leer en español que primero aprenda euskera.Que estamos en euskal herria.




Y eso que hoy he jugado muy bien y que he metido el gol del empate en el último minuto.

..

2008-10-05

2008.10.05 Aurtengo lehen partida.
















Galdakaoren kontra hasten dogu.

Eurek guztiak bigarren urtekoak dira.

Lehendabiziko emaitza 2 eta 3koa izan da.


Laburpena:

Lehenengo 15 minututan zoritxarrez lehenengo gola sartu digute, baina guk aurrera jarraitu dugu.


Minutuak pasatu hala zelai erdian hartu dudan baloi batekin nire taldeko extremoari pasatu diot, profundidadean eta honek itzelezko jokaldi batekin penaltia sorrarazi du. Eta penaltiarekin batera gola iritsi da.






Bigarren zatia banakoarekin hasi dugu, baina hamargarren minutuan gola sartu digute kornerrrez eta 13garrenean jokaldi zoragarri batekin iritis da galdakaoren hirugarrena.




Baina ez dugu amore eman eta aurrera bota dugu berdinketaren bila. Intensidade horrekin 20 garren minutuan faltaz, gure aurrelariak itzelezko aukera izan du 3 eta 2 koa sartzeko baina oso zaila izan da sartzea.




Hala ere 23 garrenean korner batekin iritsi da 2 eta 3koa retxaze baten ondorioz.




Azkenean ezin izan dugu berdinketa lortu eta honekin 3 puntu galdu ditugu.




Partidu osoan hiru falta egin ditut eta niri berriz 2 falta egin dizkidate. Burukada bat eta tiro bat egin ditut.

Baloi batzuk berreskuratu ditut eta uste dot ez dudala baloi bat ere ez galdu

65 minutu jolastu ditut eta korrika pila bat egin dut.

Orain nire herriko jendeari aguantatu beharra daukat.
Resumen:

Nada mas empezar, a los 15 minutos nos han metido el primer gol. Pero nosotros hemos seguido adelante para ganar el primer partido de liga.




. Pero cuando he cogido la bola le he pasado al extremo y el con una preciosa jugada la ha construido en gol, a favor de un penalti que nos ha pitado el arbitro. Con el 1 a 1 hemos terminado la primera parte.




Al empezar la segunda parte a los 10 minutos nos han metido de corner un balón que estaba botando en el área, aunque no ha sido ese el único gol que nos han marcado, al minuto 13 al contraataque nos han metido el tercero.




Pero no nos hemos rendido y a los 23 de un corner nuestro lateral con un golazo hemos marcado el segundo. Aunque hayamos hecho muchas jugadas no nos ha venido el tercer y cuando faltaban 15 minutos me han cambiado.




Al final hemos perdido 2 a 3 contra el equipo de mi pueblo.

2008-05-24

2008.05.18 Azken partida Cultural 6-Santutxu 1




Azken partida Durangon ,
Tabiran futbol zelaian.
Emaitzak guztia diño.
Ikusi nahi duenak hemen dauzka emaitzak eta sailkapena.

http://www.fvf-bff.org/publico/verHistorico.asp?idioma=eu&idCompeticion=152&idGrupo=1




Para los de habla española, se terminó la temporada.
Recuerdo para los jugadores que ya no están.