2008-11-30

SANTUTXU 3 - RETUERTO 2



YA ERA HORA, bazen garaia irabazteko.

Azkenean partidu gogor eta zail batean, itzelako remontada ondorioz irabazi egin dugu.

Lehenego zatian nire gol ikusgarri batekin amaitu dugu lehen zatia, gola korner baten ondorioz etorri da.

Bigarren zatian eurek asko ez egin arren, bi gol sartu dizkigute eta 1 eta 2 arekin zirudien galduko genuela baina, guk aurrera jarraituz eta irabazi egin dugu, 5 minutu falta zirela.

Beste bi golak, Ruben Gonzalezek eta Kerman Cobosek sartu dituzte


AUPA SANTUTXU AHAL DUGULA!!!!!!!

Jonatan, Aitor, eta Beñat, barakaldokook hurrengoak zarie. Zapaturarte.


...

2008-11-22

Danok Bat 3 - Santutxu 1


Gaur, derbia Danok Bat-en kontra euki dogu.
.
Lehenego zatia bi zero ez dago gehiago esan beharrik. 7 minututan bi gol sartu dizkigutelako.
.
Bigarren zatia desberdina izan da, eta baita oso gogorra berdinketa lortzea. Bigarren zatian bakarrik hasi da berotzen partidua, 4 txartel gorri, bi entrenatzaileei eta beste bi gure taldekoei.
.
Ia ia bigarren zatia kontrolpean euki dogu partidua, eta eurek bakarrik urbildu dira jokaldi arraroetan, batzuk jokoz kanpo jokaldian , beste batzuk falta arraroen esker, eta dena, Danok Batekoek erraz irabaziko gintuztelakoan zeuden.
.
Baina guk aurrera jarraitu dugu eta partiduko lehen eta azkeneko gola sartu dugu. Falta baten bitartez. Gero 5 minutu geroago bigarren gola sartu dugu beste falta baten ondorioz, retxazean baina arbitroak anulatu egin du, uste zuelako jokoz kanpokoa zela. Sinestesiña
.
Azkenean partidu berotu egin da eta bi taldeko entrenatzaileei kalera bota die eta beste bi txartel gorriarekin nire taldeko biri.
.
Zoritxarrez ezin izan dugu partidua irabazi ez berdindu eta 8 jokalari eta porteroarekin bukatu dugu.
.
Hurrengo partidua Retuertoren kontra, eta zoritxarez eureentzako, irabazi, irabazi egin behar dogu ez, IRABAZIKO DUGULAKO.
...

2008-11-15

Santutxu 1 - Athletic Bilbao 2


.
Gora euskal selekzioa
.
Partidu hau oso gogorra izan da, ahal duguna egin dugu baina ezin izan dugu bigarren gola sartu.
.
Partidu osoan egon giñen berdinketaren bila, lehenik haiek lehenengo gola sartu ziguten retxaze baten ondorioz, gero azken minutuetan ia bigarren gola sartu ziguten.Zoritxarrez bigarren zatia hasi bezain laster bigarrena sartu ziguten.
.
Guk gure lehengo eta azkeneko gola sartu genuen korner baten ondorioz.
.
Eta hortik aurreara, sinestu genuen berdinketa lortu ahal genuela baina horrela amaitu zen partidua 1 eta bi athleticen alde. Kuriositate moduan eurak guk baino falta gehigo egin zituzten eta txartelak guk eraman genituen etxera.
...
Edozeneri irabazi ahal diogulako baina baina baina ......taldea......
.

2008-11-09

2008.11.9 ASTI LEKU 4 - SANTUTXU 2


Gaur, Portugaleten, Los Llanosen futbol zelaina egon gara, Ikastola Astileku kontra jolasten.

Behar genituen puntuak ez ditugu lortu, eta gainera Yerai gure porteroa gaur, epaileak bota du, penaltia eta laugarren gola sartu digute.

Partidan beti atzetik ibili gara, 1-1 (lehengo zatian), eta gero bigarren denbora 2-2, baina 25' minutuan hirugarrena sartu digute.

Gaur nire bizitzan lehenego aldiz nire lehen argazkiak atera dizkit nire aitak.

Baieztatu dit partidu guztietan aterako dizkidala.

Hurrengoa partida, Athletic-en kontra, eta "yes,we can"


..